XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Manifestación feminista contra las violaciones.

PARIS, (Efe).

- Astearte gauean eta Parisko zentroan, ehundaka emakume manifestatu ziren, neska asko bortxatzen dela eta protesta egiteko.

Manifestatzaileek, gehienak 15-20 urtekoak, emakumearen problemei buruzko telebistako debate bat aprobetxatu zuten.

Batez ere probintzietan, nola asteburuko dantzaldien ondoren neskak bortxatzera saiatzen diren, nahiz bakarka nahiz taldeka.

Manifestatzaile gazteok telebistako estudioetara sartu nahi izan zuten, baina polizi gizonek frente egin zieten.

Telebistako debatean adinez beheko neska gazte bat agertzen da protagonista, zeina talde oso batek bortxatua izan baitzen.

Ez zuen lotsarik izan neska gazteak telebistan agertzeko eta ongi baliatu zen parada honetaz, tribunaleen mantsokeria salatu eta bortxapenak zigortzeko legeren ahultasuna nabarmentzeko.

Debateko parte hartzaile guztiak bat zetozen bortxapenok utzi ohi dituzten ondoren sikiko eta moral grabeak salatzerakoan, nahiz eta puntu honetan mediku batek, J. Regrainek, bere desakordioa agertu.

Honek zioenez, lehenengo trauma hura denboraz desagertu egiten da eta halako oroitzapen ilun bat geratzen.

Hain zuzen ere, atzo bertan kondenatu zuen Caengo tribunale batek adinez beheko mutil gazte bat, bere biktima bortxatu eta gero hil zuelako.

Arinegia iruditu zaie talde eta mugimendu feministei, bota zaion hamar urteko kondena.

Erredakzio oso emakumez osaturiko aldizkari bat agertuko da laster.

Servan Schreiber andereak zuzenduko du, hilekaria izango da eta F. Magazin deituko.